Paperean ez dagoenaren bila

Hamabost bat orri dokumentaziorekin zabaldu dio atea 85 urteko erandioztarrak Aranzadiko Ione Zuloaga historialariari, elkarrizketarako ondo prestatuta. «Izen bi dauzkat: epaitegientzat, Dolores, eta Elizarentzat, Maria Dolores, baina amak beti Marilo deitzen ninduen», hasi du kamera aurreko jarduna.

Aranzadi zientzia elkarteak oroimen bulego bat zabaldu du Erandion (Bizkaia), urte osorako. Herritarrek 1936tik 1959ra bitartean bizitako errepresioa dokumentatu nahi du, udalarekin elkarlanean. Hilda daude gerra ikusi zuten gehienak, baina haien senideen kontakizunek osatuko dute ikerketaren zati handi bat. Bulegora jo ahalko dute errepresioa sufritu zutenen familia kideek, informazioa ematen zein jasotzen. Etxeetara ere joaten ari dira, erraz mugitu ezin direnentzat. Gehiago irakurri.

Iruzkina egin

Zure email-a ez da argitaratuta izango.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana