Oroimen historikoa – Historia

Espainiako Gerra Zibilean eta diktaduraren lehen bi hamarkadetan kolpistek gizateriaren aurkako krimen zenbatezinak egin zituzten. Urte horietan, ideia faxistek presentzia handiagoa izan zuten, ez soilik arlo instituzionalean edo itxuraren imitazioan, baita errepresioari dagokionean ere, kontzentrazio-esparru, lan-esklabu edo etsai politikoaren ezabapen fisikoarekin. Gerra-egoera 1948 arte egon zen dekretatuta, eta harrezkero erregimenak errepresio-sistemaren zati bat administrazio zibilera bideratu bazuen ere, jurisdikzio militarrak oso presente egoten jarraitu zuen. Beraz, gerra-garaian eta gerraosteko testuinguruan diktadurak eragindako giza eskubideen urraketa eta errepresioa bildu ditugu atal honetan, Bigarren Mundu Gerraren amaieratik haratago luzatu zena, kolpisten aurka hasieratik borrokatu zutenak ia behin betiko desagertu arte.

 

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana