Aho batez onartu zuen Erandioko osoko bilkurak, urriaren 31ko saioan, frankismoagaz lotutako pertsonen izenak kentzea kale-izendegitik. Horien ordez zer izen ipini erabakitzeko herri-kontsulta egingo dute.
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartuta, Erandion oraindino dauden frankismoko izenak kale-izendegitik ezabatzea erabaki du osoko bilkurak. Kenduko dituzten izenen ordezkoak aukeratzeko herritarrei galdetuko zaie; onartutako mozioaren arabera, kontsulta horri begira “emakumeek herriaren historian egindako ekarpenaren aitortza eta toponimia lehenetsiko dira”, EH Bilduk berak jakinarazi duenez. Gehiago irakurri.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana