Urteetan biolentzia ezberdinengatik nork sufritu duen jakitea, hau da, giza eskubideen urraketen biktima izan direnen memoria jasotzea, “bizikidetzarako aurreneko pausoa” da, Javi Buces Aranzadi elkarteko ikerlariaren ustez. Ideia hori premisatzat izanik osatu du Erandioko Udalak Erandio Oroimena izeneko ekinbidea. 19 36ko gerratik gaur egunera bitarte Erandioko herritarrek pairatutako biolentzia mota oro jasotzen du ikerketak; izan frankismoaren errepresioa, ETAren biolentzia edota indar polizialen torturak. Horretan aritu da lanean Buces, eta esan du lana oraindik ez dagoela bukatuta. Ekinbidearen emaitza da Erandiooroimena.eus webgunea. Orotara, 826 pertsonen kasuak ditu dokumentatuta.Gehiago irakurri.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana