Miren Iñake Ormaeche -

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: emakumea
  • Jaioterria: Bilbao (Bizkaia)
  • Bizitokia: Erandio (Bizkaia)
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: ez dago erabilgarri
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:Gerrako umea / Iurreko bizilaguna gerra aurretik

Biografia:

Bilbon jaio zen eta Iurreko bizilaguna izan zen gerra hasi arte. Orduan, ama hil zitzaion metrailaren ondorioz bonbardaketa batean, eta aitak bera eta anaia Donibane Garazira bidaltzea erabaki zuen, haiek salbu egon zitezen. Bi urte eman zituzten han, eta itzuleran aitak istripu larri bat izan zuen. Handik gutxira hil zen.

Une horretatik aurrera, senideen etxe ezberdinetan bizi izan zen. Ikastetxe batean sartu zen, familiak heziketa eta arreta jasotzea nahi baitzuen. Irakasle ikasketak egin zituen hiru urtez, eta, ondoren, irakaskuntzan aritu zen, bere lehenengo lana Erandio Goikoan izanik.

Lehen ikastola klandestinoak sortu zirenean, ikasleei etxe partikularretan eskolak ematen aritu zen lehen irakasleetako bat izan zen. Hilero etxez aldatzen ziren, bizilagunek salaketarik jar ez zezaten. Euskarazko irakaskuntzako lehen metodologiak sortu zituzten, fitxak itzultzen zituzten, psikomotrizitatea barne hartzen zuten metodo frantsesak ekartzen zituzten, kanikak eta zotzak erabiltzen zituzten, etab.

Ikastola klandestinoen lehen urte horien ondoren, pixkanaka panorama aldatuz joan zen, legeztatuak izan eta ikasleak eskola publikoetan azterketak egin ahal izan arte.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Donibane Garazi (Nafarroa-Behera)

Frogaren elementuak

Oharrak:
2 urte egon zen bere anaiarekin batera

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana